XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materia bizidunean konbinatzen diren ioi nagusiak hauek dira: Katioiak: Na+, K+, Ca++ eta Mg++ / Anioiak: kloruroa (Cl-), nitratoa (N03-), fosfatoa (P043-), karbonatoa (C032-), bikarbonatoa (HC03-) eta sulfatoa (S042-).

ingurune isotonikoa; ingurune hipertonikoa; ingurune hipotonikoa; plasmolisia; turgeszentzia

Disoluzio baten pHa horrela definitzen da: pH = log l/[H+]

Logaritmoa alde batera utziz, honek esan nahi du pHa protoi-kontzentrazioari dagokionez alderantziz proportzionala dela. pH=7, edo neutroa, hartzen da erreferentziatzat, hots, H+ ioi adina OH- ioi daude.

Horrela, ur eta azido klorhidriko disoluzio batek du, H+ ugari aske daudelako.

Ur eta sosa disoluzio batek (=nAo=H -- Na+ + OH-) pH basikoa du, hau da, askeak baitaude.

Gatzek sistema indargetzaile edo tanpoi bezala duten zeregina bihotzerreak eragindako gehiegizko azido klorhidrikoa neutralizatzeko hartzen dugun sodio bikarbonatoaren zereginaren antzekoa da. (HC03-) bikarbonato-anioiek klorhidrikoaren H+-ak neutralizatzen dituzte eta azidotasuna murriztu egiten da (pHa handitu egiten da).

Gatz mineralak

Gatz mineralak katioi batez eta anioi batez osatzen dira.

Lehenengoak jartzen duen base baten eta bigarrenak jartzen duen azido baten konbinaziotik sortzen dira.

Gatzen funtzioak aurkezteko duten moduekin erlazionatuta daude:

- Era konbinatuan funtzio eskeletikoa duten gatz hauspeatuak daude, adibidez, maskorren eta hezurren kaltzio karbonatoa (=cAc=03) edo hezurren kaltzio fosfatoa (Ca3(P04)2).

Ioi batzuk ere molekula organikoekin elkartuz konbinatzen dira, Mg2+ klorofilaren konplexu molekularraren zati da, Fe2+ -Fe3+ hemoglobinaren konplexu molekularrarena, etab.; kasu hauetan, funtzioa molekula bakoitzaren bereizgarria da (pigmentua, garraioa, etab.).

- Era disoziatuan uretan disolbatuta aurkitzen ditugun ioiek bi funtzio orokor garrantsitzu betetzen dituzte: oreka osmotikoaren mantenimendua eta azido-base orekaren mantenimendua (pHaren oreka).

Gainera ioi bakoitzaren funtzio espezifikoak daude.

- Oreka osmotikoa

Zelulek oreka osmotiko bat mantentzeko joera dute inguratzen dituen inguruneari dagokionez. Horrek esan nahi du mintzaren alde bietako gatz disolbatuen kontzentrazioek berdinak izateko joera dutela.

Egoera horretan, ingurunea isoosmotikoa (isotonikoa) da zelularen barnealdeari dagokionez.

Mintzaren alde bateko gatz-kontzentrazioaren aldaketak oreka hautsi eta osmosia deituriko prozesu bat jartzen du martxan.

Mintz hau erdiragazkorra da, alegia, disolbatzailea (ura) pasatzen uzten du, solutua (gatzak) ez, ordea.

Osmosiaren bitartez, urak mintza zeharkatzeko joera du, gatz-kontzentrazio txikiena (hipoosmotikoa/hipotonikoa) duen aldetik kontzentrazio handiena (hiperosmotikoa/hipertonikoa) duenera, alde bietako kontzentrazioak berdindu arte.

Desoreka osmotikoko baldintzetan, osmosi-prozesuak aurkako bi egoera eragin ditzake: plasmolisia eta turgeszentzia. Ingurune hiperosmotiko batean ura zelulatik irten, hau zimurtu eta zelula hil dezakeen plasmolisia gertatzen da.

Ingurune hipoosmotiko batean ura zelulara sartzen da, hau puztu egiten da, bolumena handitu eta lehertzera irits daiteke.

Zelulak pareta zurrun bat baldin badu, landareek bezala, ez da zelula hausten. Fenomeno horri turgeszentzia edo hanpadura deritzo.

- Azido-base oreka. Organismoek beren barneko ingurunearen pH balioa konstante mantentzeko joera dute. Parametro honek azidotasuna eta basikotasuna neurtzen ditu, eta pH = 7 inguruan (pH neutroa) mantentzen da, alegia, beren ingurune urtarrean hidroxilo bezainbat protoi aske daude. H+ ioien gehitzeak pHa jaisten du eta OH- ioienak (pHa) igo.

Gatzek H+ eta OH- ioiak neutralizatzen dituzte beraiekin elkartuz eta, era horretan, aske gera daitezen eragotziz.

Horrela, gatzek pHaren aldaketak neutralizatzen laguntzen dute eta tanpoi-sistemak eratzen dituztela esaten da.

- Funtzio espezifikoak. Besteak beste, nerbio-bulkadaren transmisioan parte hartzen duten Na+ eta K+ aipa daitezke; edo muskulu-uzkurduran, koagulazioan eta metabolismo zelularrean parte hartzen duen Ca2+; erreakzio kimikoak katalizatzen dituen Mg2+, etab.